Nor garen? - Composta en Red UA-65972690-1
La versión de su navegador no está debidamente actualizada. Le recomendamos actualizarla a la versión más reciente.

 

 

Zer da Sarea?

Composta en Red Estatu osoko toki-erakundeen koordinakunde bat da; etxeko eta auzoko konpostaje-esperientziak gauzatzen dituztenen erakundeena, zehazki. Sarea eratu zen etxeko eta auzoko konpostajerako politika publikoak bultzatu eta sustatzeko, hondakin organikoak murriztean izan dezaketen eginkizun garrantzitsua ikusirik.

Azken urteetan, ugaritu egin dira Estatu osoan hondakin organikoak jatorrian bertan murriztea ekartzen duten eta herritarrek zuzenean baliatzen duten kalitate oneko konposta sortzen duten mota honetako tokiko esperientziak.

Etxeko eta auzoko konpostajeko proiektu desberdinen artean lotura eta koordinazio handiagoa lortzeko premiatik sortu zen; hartara, hiri hondakinak kudeatzeko sistema hau sendotzea lortzeko.

Helburuak

 Sarea xede hauekin eratu zen:

 - Etxeko eta auzoko konpostajerako politika publikoak bultzatu eta sustatzea, hondakin organikoak murriztean izan dezaketen eginkizun garrantzitsua ikusirik.

 - Elkarrekiko ekintza sustatzea kide guztien artean eta proiektu desberdinen arteko interkomunikazioa.

 - Esperientzia berriei babesa ematea.

 - Ebaluaziorako irizpideak formulatzea eta adierazleak bateratzea.

 - Harremanak sortu eta ezartzea antzeko beste sare batzuekin.

 - Finantzaketarako lerroak bilatzea, proposamenak egiteko, ikerketa azterlanak eta abar.